Igandean abiatuko da 'Bilynch' zine saioaren denboraldi berria

Zine-karteldegiari izkin egingo dion saioa da 'Bilynch', denboran atzera begira arituko dena historia egin duten (edo ez) filmak berreskuratzeko, estiloz ganberroa eta edukiz aberatsa. Mikel Zumeta, Oskarbi Sein, Beñat Iturriotz eta Maite Bidarte Informazioaren Haria magazinean izan dira saioaren nondik norakoak azaltzeko.

Loading player...
Naiz Irratia|07/02/2020
0208_kul_bilintx
Bilynch irratsaioa

Film bat ikusi eta gero lagun artean hartzen den garagardoarekin alderatu dute saioa. Eta ez da definizio okerra, izan ere, Bilynch saioan, film bat hautatu eta hura aletuko dute ari mutur ezberdinei tiraka. Saio monografikoa izanen da, hilabeteko bigarren igandean emitituko dena iluntzeko zortzietan.

Laukoteak dio David Lynch zine zuzendariak ere parte hartuko duela saioan, pozik daude haren partehartzearekin. Horregatik, saioaren izenarekin omenaldia egin nahi izan diote. Saioa zuzenean emitituko da igande honetan eta ondoren podcast plataformetan aditzeko aukera izanen da.

RELATED NEWS

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia