NAIZ IRRATIA

'Xua gurasoekin etxera': «Ulertezina da gurasoei baimena ukatzea»

Euskal Herrira bidean da Xua eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak espetxean jarraitzen dute, egun batzutarako baimena ere ukatu egin dite biei. Egoitz Eizagirre 'Xua gursoekin etxera' plataformako kideak eman dizkigu argibideak. 

Audio_placeholder

'Xua gurasoekin etxera': «Ulertezina da gurasoei baimena ukatzea»

Loading player...
Xua gurasoekin etxera ekimenaren ekitaldia atzo Atanon. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Xua gurasoekin etxera ekimenaren ekitaldia atzo Atanon. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Xua txikia Euskal Herrira bidean da, hala baieztatu du NAIZ Irratian 'Xua gurasoekin etxera' plataformako Egoitz Eizagirrek. Azken orduko bat ere bai, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak egun batzutarako eskatutako baimena ere ukatu egin die Espetxe Zaintzak, Eizagirrek azaldu duenez, «aurrean dut ebazpena, ulertu ere ezin dudana egin, gazteleraz hala dio 'el permiso resulta en este momento prematuro, desaconsejable y difícil de entender socialmente', ez dago ulertzerik». 

Orain «bide berri bat» hasi beharko dutela plataformatik aurreratu du Eizagirrek, «Xua motxiladun ume berri bat bilakatu da». Plataformak «egoera krudel honi» berehalako «irtenbidea emateko garaia» dela nabarmendu du eta aurreratu motxiladun umerik egon ez dadin lanean jarraituko dutela.