Live

Naiz Irratia

Jabi Saenz: «Porlanean daude Udalaren interesak, eta ez behar sozialetan»

Gasteizko eskubide sozialen aldeko plataforma ez dago ados Udalak 2020rako proposatu duen aurrekontuarekin. Arabako hiriburuan pobrezia eta behar sozialak areagotzen ari diren momentuan, gizarte laguntzetara 800.000€ gutxiago bideratuko dira, Jabi Saenz plataformako kideak NAIZ Irratian salatu duenez.

Audio_placeholder

Jabi Saenz: «Porlanean daude Udalaren interesak, eta ez behar sozialetan»

Loading player...
Gasteizko plaza berria. (Juanan RUIZ/FOKU)
Gasteizko plaza berria. (Juanan RUIZ/FOKU)

Gasteizko eskubide sozialen aldeko plataforma ez dago ados Udalak 2020rako proposatu duen aurrekontuarekin. Udalaren interesak gizarte beharren gainetik jarri dituztela salatu dute. Hirigintza eta ingurumen sailean %12ko igoera izan du aurrekontuak, Jabi Saenz plataformako kidearen arabera Udalaren interesak nabarmen uzten ditu honek.

«Lau urtean ia 17 milioi euro bideratuko dituzte bi obretara, ez dakigu zeinen mesedetan.» Horrela mintzatu da Saenz. Udalak bi lehentasun nagusi dituela adierazi du; Mendizorrozako futbol zelaia eraberritzea eta auditorium on bat eraikitzea. Horretara bideratu nahi dituzte 17 milioi horiek.

Uneotan Arabako hiriburuan behar sozialak areagotzen ari direla salatu du Saenzek. Eguneko zentroetan edo babestutako etxebizitzetan sartzeko itxaron zerrendak oso handiak dira. Udalak, gainera, aurten etxez-etxeko zerbitzua kudeatzeko ardura osoa hartuko du, eta horren aurrean ere bere zalantzak dituela adierazi du Saenzek. Gasteizko harrera sarea ere jendez lepo dagoela adierazi du. «Neguan gaude, eta Gasteizen uneotan ez dago lekurik lo egiteko leku bat behar duten guztiei aukera bat eskaintzeko.» Azken hilabetean, Donostian eta Durangon hil diren etxegabeak gogoan izan ditu.

Eskubide sozialen aldeko plataformak mobilizazioak gizartearen erdigunean jarriko dituela iragarri du. Plataformarentzat hori da politiken erdigunean egoteko modu bakarra. Urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba deialdira batuko direla adierazi du, euren indarra eta ideiak mahai gainean jartzeko asmoz.

Jaurlaritza Logoa