Live

Naiz Irratia

Sare: «Presoen auzian urrats berriak bilatzeko momentu garrantzitsuan gaude»

Sarek eta Bakearen Artisauek deituta euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak egingo dira bihar Bilbo eta Baionan. Sareko Inaxio Oiartzabalekin izan gara.

Audio_placeholder

Sare: «Presoen auzian urrats berriak bilatzeko momentu garrantzitsuan gaude»

Loading player...
Inaxio Oiartzabaleta Joseba Azkarraga, Sareko kideak. (Endika PORTILLO/FOKU)
Inaxio Oiartzabaleta Joseba Azkarraga, Sareko kideak. (Endika PORTILLO/FOKU)

Sarek uste du euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politikan aldaketak egiteko aukerak egon badaudela. Oiartzabalen hitzetan, «askotan hitz egin da momentu garrantzitsuez edo klabeez baina guretzat biharko deialdiak berebiziko garrantzia du. Gure buruari galdetzen diogu orain ez bada noiz izango den presoen gaiari konponbide integral bat emango zaion unea». Madrili eta Parisi begira ikusten ditu aukerak Sarek. «uste dugu momentu honetan Madrilen osatu berri den gobernuarekin eta Frantzian eman diren pausoekin urrats gehiago bilatzeko oso momentu garrantzitsuan gaudela».

Euskal Herrian zabala da espetxe politikaren aldaketa eskatzen duen gehiengoa. Oiartzabalen nabarmendu du azken urteetan eraikitako kontsentsuak «irudikatzeko garaia» dela honakoa. Bide horretan, «jendarte osoa aktibo eta elkarrekin mantendu» behar dela gaineratu du.

«Orain presoak» lelopean Baionako manifestazioa 15.00tan abiatuko da Lauga Aretotik eta 17.30ean hasiko da Bilboko manifestazioa La Casilla paretik. Bzikaiko hiriburuan Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareko kideez gain, pankartan izango direnak honakoak dira: Arantxa Aldezabal, Mikel Casado, Olatz Iglesias, Javier Sadaba, Asun Lasa, Rosa Rodero, Csar Martinez, Etxerateko ordezkari bat eta Irati Agorria. Bilbon, Asun Lasak eta Rosa Roderok irakurriko dute manifestazio amaierako mezua, GALek hil zuen lehenaren anaia, ETAk bigarrenaren senarra.

Jaurlaritza Logoa