Live

Naiz Irratia

Eñaut Aramendi (LAB sindikatua): «Pentsioak txikituz sistema pribatu batera bultzatu nahi gaituzte»

Eliseoak onartu asmo duen pentsio erreformaren kontrako greba eguna gaur Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Sindikatuak erreforma baztertu arte borrokan jarraitzeko prest agertu dira, dinamika iraunkorra abian jarrita. Gehienbat langile publikoak atera dira kalera eta borrokara sistema pribatuko langileak batzea dute asmoa.

Audio_placeholder

Eñaut Aramendi (LAB sindikatua): «Pentsioak txikituz sistema pribatu batera bultzatu nahi gaituzte»

Loading player...
C'est la troisième journée de mobilisation après la grève massive du 5 décembre. © Guillaume FAUVEAU
C'est la troisième journée de mobilisation après la grève massive du 5 décembre. © Guillaume FAUVEAU

Pasaden osteguneko irudia errepikatu da Baionako kaleetan. Nahiz eta ibilbide desberdina egin, protestarekin «aski pozik» mintzatu da Eñaut Aramendi, LAB sindikatuko kidea. Azken egunetan, sektore batzuetan protestek eta lanuzteek ez dute etenik izan, batik bat, garraioan. SNCFko trenbideetako langileek, adibidez, sei egun daramatzate lanik egin gabe. Batez ere, sektore publikoan izan du grebak eragina. Halaber, «enpresaz enpresako dinamika martxan jarri eta sektore pribatuko langileak zein ikasleak borrokara batzeko xedea» dute sindikatuek.

Sindikatu guztien artean adostu dute indar gehiago batzeko dinamika iraunkorra martxan ezartzea. Garbi dute borrokaren bidez aldatuko direla gauzak: «Ipar eta Hego Euskal Herrian indarrak azkartzeko tenorea da. Frantses zein Espainiako gobernuetatik datozen erreforma guztiak langileen kontrakoak dira. Zentzu horretan, datorren urtarrilaren 30eko grebarekin bat egitea dagokigu».

Aldaketa nagusia da, elkartasun sistema batetik, kapitalizazio sistema batera pasatzea pentsioak. «Gobernuak ezetz dio, desberdintasunak lausotzea dela beraien asmoa, baina hori gezurra da. Pentsioak txikituz sistema pribatu batera bultzatu nahi gaituzte», salatu du Aramendik.

Halaber, bihar aurkeztuko du Edouard Philipe lehen ministroak erreforma, eta aurreikuspenak betetzen badira, parlamentuak datorren urtearen erdialdera onartuko du. Grebek eta mobilizazioek Macronen exekutiboa atzera egitera behartuko duten ikusteke dago, beraz.

 

Jaurlaritza Logoa