Live
Sustrai fundazioaren ustez, Nafarroan gauzak alderantziz ari dira egiten: «AHT trenbidea egiten ari dira, baina trenbide konbentzionala konponduz eta hobetuz, merkantzientzat eta bidaiarientzat bideragarria den azpiegitura sor daiteke».
Txostena kaleratu berri du fundazioak, egun Nafarroan AHT eraikitzeko onartuta dagoen proiektuan teknikoki merkantziak eta bidaiariak bateragarri ez direla ondorioztatzen duen informea. Merkantzientzako sarea eraikizea garestiagoa da, bazterbideak eta bestelakoak eraiki behar direlako. Are gehiago, mantenuak kosteak igotzen ditu nabarmen Martin Zelaiaren esanetan.
Merkantziak garraiatzeko erabili nahi bada Abiadura Handiko Trena, logikoena da enpresa handien inguruetan geltokiak eraikitzea. Baina momentuz, Iruñeko Volskwagenen Landaben plantan ez dago horrelakorik aurreikisuta.
Aintzat hartzeko beste kontua, Nafarroako AHT zatia Bartzelonarekin eta Madrilekin lotzerakoan, bi linea horietan ez direla merkantziak garraiatzen. «Zentzugabekeria» honekin amaitu eta eragile politikoekin batzartzeko asmoa du Sustrai Erakuntzak, proiektua geratu dezaten.