Live

Naiz Irratia

Black Friday boikoteatzeko eskatu du Eguzkik

Black Friday bezalako egunek sustatzen duten kontsumo masiboak ondorio kaltegarriak dituela ohartarazi du Eguzki talde ekologistak: hondakin gehiago sortzea, CO2 isuria handitzea, basoen soiltzea, bertako denden desagertzea eta lan prekarioen sustatzea. Herritarrei egin die dei Eguzkik, kontrakanpaina egin eta gainkontsumoa baztertzeko.

Audio_placeholder

Black Friday boikoteatzeko eskatu du Eguzkik

Loading player...
Black Friday
Black Friday

Black Friday bezalako egunek kontsumoa areagotu eta batik bat multinazionalei egiten die mesede Eguzki talde ekologistaren esanetan. Juan Mari Beldarrain bozeramalearen ustez, salmenta masibo honek ingurumenean duen eragina ez du kontuan hartzen.

«Izan ere, kanpaina hauen ondorioz, behar ez diren gauza eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dira, ibilgailuen zirkulazioa eta pakete- banaketa areagotzen dira, hondakin gehiago sortzen dira, gaizki ordaindutako lanpostuak eta autonomo faltsuak ugaltzen dira, akulturazio globalizatzailea indartzen da eta bertako dendak desagertzen dira. Ezin dugu horrela jarraitu. Geldialdi bat egin behar dugu, nora eraman nahi gaituzten pentsatzeko, besterik ez bada ere. Ez kontsumitu ezer Black Friday delako kanpaina kontsumistarekin zerikusia duena eta zabaldu mezua gertu dituzunen artean».

Planetak bizi duen ingurumen-larrialdia agerian uzten duten albisteak etengabe iristen zaizkigu, hala nola, berotze globala, basoen soiltze atzeraezina, plastikoz betetako itsasoak, CO2ren isuri neurrigabeak… «Baina, aldi berean, kanpaina masiboen bitartez, herritarroi konpultsiboki kontsumitzera deitzen digute» deitoratu du.

Jaurlaritza Logoa