Live

NAIZ IRRATIA
IRUÑEA

Oier Zuñigarekin, 'Zaldi Urdina' antzezlanak dakartzan bizipenez

Herriz herri arrakasta izaten ari da 'Zaldi Urdina' antzezlana. Oier Zuñiga aktorearekin hitz egin dugu antzezlanaz eta bertan kontatzen diren bizipenez.

Audio_placeholder

Oier Zuñigarekin, 'Zaldi Urdina' antzezlanak dakartzan bizipenez

Loading player...
Oier Zuñiga (Idoia ZABALETA)
Oier Zuñiga (Idoia ZABALETA)

Artedrama, Axut eta Dejaburen 'Zaldi Urdina' antzezlana herriz herri ari dira eskaintzen egun hauetan. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi dute eta Ximun Fuchs da zuzendaria. Oier Zuñiga da aktoreetako bat eta berarekin hitz egin dugu. 

Hona sinopsia:  «Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA».

Antzelanak zeharkatzen dituen istorioen inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Zuñigarekin. Berak bizitakoak ere ekarri ditugu elkarrizketan, bai eremu artistikoan eta baita pertsonalean ere. Besteak beste, berak egin du aurtengo Durangoko Azokako afitxa, adibidez, eta bere atxilotze eta espetxealdia ere gogoratu ditugu. 

Emanaldiak 

Urriaren hasieratik ari dira emanaldiak eskaintzen eta asteburu honetan Gernikan (azaroak 22) eta Larresoron (23) eskainiko dute. Azaroaren 30ean Markina-Xemeinen izango dira, abenduaren 1ean Sopelan, 13an Hendaian eta 20an Lasarte-Orian.  

Jaurlaritza Logoa