Live

Naiz Irratia

«Agintzen duenak agintzen duela» pentsioen defentsa

 Kalera aterako dira pentsionistek deituta bihar Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran. Erakundeek «ekintzetara» pasa behar dutela pentsioen alorrean uste dute eta boterean bata edo bestea egon, sistema pubikoa «legez ziurtatu» behar dutela. Ana Mezo, Oneka plataformako kidea.

Audio_placeholder

«Agintzen duenak agintzen duela» pentsioen defentsa

Loading player...
pensiones
pensiones

Larunbatean, arazoaren 16an, Hego Euskal Herriko pentsiodunek manifestazioak egingo dituzte Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Eibarren eta Tuteran. Pentsio sistema «publiko eta duinak» defendatu eta «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko garaia dela esan digu Oneka plataformako Ana Mezok.

Asteroko elkarretaratzeetako aldarrikapen berberak zabalduko dituzte: KPIaren araberako igoera, hala nola 1080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzea, Pentsioen Legea, 1200 euroko gutxieneko soldata eta lan erreformak indargabetzea. «22 hilabete egon gara kalean astelehenero eta biharkoa hasiko dugun urrats kualitatiboaren hasiera izango da. Erakundeetan bata edo bestea egon guk aldarriei eusten diegu, ez soilik Madrilen sortuko den gobernuari, baizik eta Iruñean eta Gasteizen dauden gobernuei ere».

«Pentsionistok ditugun arazoak jendartearenak dira, ez soilik etorkizunean egungo langileak pentsiodunak izango direlako, baita egungo sistemak orokorrean behar dituen aldaketak eskatzen ditugulako» aldarrikatu du Mezok. Asteburuko manifestazioetan zutabe bakoitza kolektibo batek ezaugarrituko du: feministak, gazteak, pentsionistak, langileak...

Emakume pentsionisten plataforma izanik Oneka, kolektibo honek bereziki pairatzen duen diskriminazioan jarri du azentua Mezok. Jasotzen duten pentsio kopuruaz haratago, pairatzen duten bazterkeria eta indarkeria egoerei aurre egiteko bokazioarekin dihardu plataformak.

Jaurlaritza Logoa