Live

Naiz Irratia

'Sateliteak' elektronika saio berria Naiz Irratian

'Sateliteak' du izena Naiz Irratiko elektronika musika saio berriak. Izen hori jarri dio bere saioari Telmo Trenorrek, ohiko orbitatik kanpo dagoen musika adituko baita 'Sateliteak' saioan.  Gaur bertan estreinatuko da, gaueko 22:00etan.

Audio_placeholder

'Sateliteak' elektronika saio berria Naiz Irratian

Loading player...

Telmo Trenor donostiarra maiz ikusi dugu han eta hemen musika pintxatzen, ekoizle lanetan ere, eta orain, abentura berri bati helduko dio, Naiz Irratiko 'Sateliteak' irratsaioari. Saioaren xehetasunak aurreratu dizkigu elkarrizketa honetan.

 

Jaurlaritza Logoa