Live

Naiz Irratia

Mobilizazioa, pentsio sistema «duina» lortzeko tresna

Pentsio sistemaren egungo irakurketa egin eta eredu «duin» baterako bidean zein neurri hartu proposatu du ELA sindikatuak. Berau lortzeko «borondate politikoa» ezinbestekotzat du Janire Landaluzek, sindikatu horretako Azterketa Bulegokoak.

Audio_placeholder

Mobilizazioa, pentsio sistema «duina» lortzeko tresna

Loading player...
Pancarta que encabezaba la manifestación por las pensiones. (June PRIETO / FOKU))
Pancarta que encabezaba la manifestación por las pensiones. (June PRIETO / FOKU))

Larunbatean izango diren pentsio duinen aldeko manifestazioaren astean kaleratu du ELAk pentsio sistemari buruzko azterlana. «Azken urteetan egin ziren murrizketak medio, pentsio eskubidea gogortu eta jubilatuek jasotzen dena gutxitu dute», salatu du Janire Landaluzek, ELAko Azterketa Bulegoko lagunak. Hori guztia Toledoko itunak ahalbidetu du Landaluzeren esanetan.

Gizarteak orokortasunean egoerari erantzutea beharrezkotzat jo du, arazoa ez delako soilik pentsiodunena.

EAEn, bataz besteko pentsioaren zenbatekoa 1.173 eurokoa zen iaz, eta Nafarroan 1.086koa. Aldiz, pentsiodun askok jasotzen duten saria «oso baxua da eta pobreziara kondenatzen ditu». Azken urteetan eros ahalmena erabat murriztu zaiela ohartarazi du ELAk. Sindikatuak proposatzen du taxuzko eztabaida egitea aberastasunaren banaketari buruz. «Hau ez da debate teknikoa, politikoa baizik».

«Funtsezko eztabaida da pertsona horiei zer nolako diru-sarrera maila bermatu behar zaien, eta hori nola finantzatu. Aberastasunaren banaketari buruz benetako eztabaida ireki behar da, eta pentsioei dagokienez lehenik erabaki zein diru-sarrera maila bermatu nahi diegun pentsiodunei», esan du Landaluzek.

ELAren aburuz, helburu horiek lortzeko bidea mobilizazioa da. Larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei Janire Landaluzek.

Jaurlaritza Logoa