Live

Naiz Irratia

EH Bilduko Bel Pozueta «pozik eta harro» Kongresuko eserlekua lortuta

Kongresuan eserlekua lortu eta biharamunean, «pozarren eta Nafarroako jendarteari oso eskertuta» mintzatu da Bel Pozueta EH Bilduko kidea. Espainian martxan den «inboluzioaren aurrean» alderdi soberanistek horri aurre egingo diotela esan digu.

Audio_placeholder

EH Bilduko Bel Pozueta «pozik eta harro» Kongresuko eserlekua lortuta

Loading player...
La soberanista de izquierdas Bel Pozueta ha votado en Altsasu. (Iñigo URIZ | FOKU)
La soberanista de izquierdas Bel Pozueta ha votado en Altsasu. (Iñigo URIZ | FOKU)

Nafarroan, soilik EH Bilduk egin du bozka kopuruan gora. Are gehiago, koalizio soberanistak Amaiurrek lortu zituen emaitzak hobetu eta Bel Pozuetak eserlekua lortu du Kongresuan. Amaiurrek 49.208 bozkaren babesa izan zuen Nafarroan, eta EH Bilduk 52.302 bozka lortu zituen atzo hauteslekuetan.

«Lortu duguna itzela izan da, pozik eta harro gaude, nafarren hitza eta ahotsa Kongresuan ozen entzungo da. Denon artean egindako lana da hau». Horrela eskertu die EH Bilduren alde bozkatu duten guztiei Bel Pozuetak, Nafarroako EH Bilduren kongresuko kide berriak.

Espainiako kongresura «ahots feminista, ezkertiarra eta subiranista» eramango duela esan du Pozuetak. EH Bilduk babes handia izan du Nafarroan eta Pozuetak uste du jaso dituen bozkak «beste» sektore batzuetatik jaso dituela. Horregatik, konpromisoa hartu du euren aldarriak aintzat hartzeko. Horretarako eta Madrilera «zer eraman eta zer bueltan ekarri» erabakitzeko, lantalde bat sortuko duela esan du.

«Altsasuko auziarekin jendeak ikusi du zer den injustizia eta ni neu izango naiz injustizia horren ahotsa, bide horretatik soilik sufrimendua dator», esan du Pozuetak.

Espainian eskuinak eta ultraeskuinak izan duen gorakadaz, Nafarroako EH Bilduko kideak «faxismoaren aurrean subiranismoa dela bide bakarra» nabarmendu du. Uste du Espainiar Estatuan «inboluzioaren» bidea hartu dutela eta horri subiranismoarekin egiten zaiola aurre. 

 

Jaurlaritza Logoa