Live

Naiz Irratia

«Harro egoteko arrazoiak», GARAri ezarritako zorraren erdia ordaintzea lortu ostean

GARAk beste milioi erdi bat ordaindu du, orotara milioi eta erdi jada. 'Egin'-ek Gizarte Segurantzarekin zuen zorra GARAren gain jarri ostean, ordainketa egutegiaren baitan, urriaren 26ean urte honetako hirugarren ordainketa egin zuen GARAk, milioi erdikoa. Iñaki Soto zuzendariak eman dizkigu GARAk bizi duen egoeraren xehetasunak.

Audio_placeholder

«Harro egoteko arrazoiak», GARAri ezarritako zorraren erdia ordaintzea lortu ostean

Loading player...
GARAren zorrari aurre egiteko hitzaldietako bat, Etxarri-Aranatzen. (Iñigo URIZ / FOKU)
GARAren zorrari aurre egiteko hitzaldietako bat, Etxarri-Aranatzen. (Iñigo URIZ / FOKU)

Iñaki Soto GARAko zuzendariak gogoratu du zorra ez ordaintzearen «alternatiba» egunkaria istea zela eta «oinordetza zital hori» hurrengoei uztea.

Zorrari aurre egitea erabaki zen, beraz. Jada milioi eta erdi ordaindu da. «Sentsazio arraroa da. Dirua biltzen ari zara, hasieran estututa zaude, ez dakizu lortuko duzun. Dirutza bat da, urte batean milioi eta erdi biltzea dirutza da. Gero, lortzen duzunean, lehenengo hasperen egiten duzu, askatu egiten zera maila batean, baina hurrengo minutuan penstatzen duzu ‘orain beraiei eman behar diet eta ezertarako’».

Egoera zinez konplexua, baina Sotoren esanetan urte betean milioi eta erdi lortu izana «gauza handia da». «Urte bete ez da guk honen berri izan genuela, urtarrilean publiko egin genuen eta ordutik hona milioi eta erdi lortu dugu proiektu honen bideragarritasuna zirutatzeko eta beste proiektuak aurrera ateratzeko ere bitartekoak lortzean ari gara».

Gazi-gozoa da egoera honek GARAko zuzendariari sortzen dion sentsazioa, baina argi du: «harro egoteko arrazoiak badauzkagu». Norbanako eta talde ezberdinei esker lortu da milioi eta erdi biltzea. Zentzu honetan, «ez daude herri asko hau egiteko gai direnak; artistak, dinamika sozial bat, musikariak, herrietan egin diren ekimen guztiak...balioan jarri behar da», dio Sotok.

Oraindik beste milioi eta erdi gelditzen da ordaintzeko. Eta hurrengo urteari begira, «gaiztoa» izango dela dio GARAko zuzendariak, zorraren berri eman zenean erreakzioa handia izan zelako. «Lehenengo ofiziaren barruan, komunikabideen aldetik jaso genuen sekula jaso gabeko elkartasuna eta horren ostean elkartasun uholde bat ikusi dugu». Aurten lortu dena hurrengo urtean mantendu egin behar dela dio Sotok. Instituzioen aldetik gehiago espero zuen eta espero du. «Nere ustez ez dute maila eman».  Instituzioek informazio pluraltasuna bermatu behar dutela azpimarratu du eta GARAk duen zorrak zuzenean eragiten diola pluraltasunari.

Datorren apirilean egin beharko da hurrengo ordainketa eta horri begira ekimen ezberdinak egingo direla aurreratu du Sotok.

Jaurlaritza Logoa