Live

Naiz Irratia

Gau beltza, tradizio paganoko ohitura

Urriaren azkena uzta biltzeko eta hildakoak oroitzeko garaia izaten da. Beldurrarekin lotuko dute askok Gau Beltza. Beste askok ez dakitena, ordea, zera da: Gau Beltza ez dela Halloween anglosaxoiaren inportazio bat, euskal herritarron arbasoek ospatzen zuten jaia baizik.

Audio_placeholder

Gau beltza, tradizio paganoko ohitura

Loading player...
Gau Beltza berreskuratzen ari dira Oiartzunen
Gau Beltza berreskuratzen ari dira Oiartzunen

Kutxa beltz bat jasotzean hasi zuen erreportajea Maider Iantzi lankideak: Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltzaren inguruan osatutako gida zen kaxa hori. Itsaso Lekuona, Topaguneko kide eta proiektuaren sortzailearen eta Iñaki Zapirain eta Maialen Iribarren Orereta ikastolako ikasleen ahotsak ekarri dizkigu Maiderrek. Euskal Herriko balioak berreskuratuz, gaur gauean zer egingo duten kontatu digute.          

Errenterian, esaterako, kalabazak hustuko dituzte eta, ondoren, erein eta kalabazarik hazten den ikusi. Ikasleekin lantzeko aitzakia aproposa dela aitortu dute irakasleek. Euskal Herriko txoko askotan errepikatuko dena, ordea, beldurrak erretzea izango da: papertxo batean  bakoitzak bere beldurrak idatzi eta sutara bota gero.                                       

Euskalzaleen Topaguneko Itsaso Lekuonak nabarmendu du Euskal Herriko balioekin bat egitearen garrantzia: “Etxean daukagunarekin egindako mozorroak erabilita. Aurpegia estali edo margotzea ere jasotzen dugu, denok eman dezagun beldurra”. Urriaren azkena Halloween eta merkatuak markatutako egutegi kapitalistarekin lotu ordez, Euskal Herriko tradizio zaharra dela oroitzeko saiakera da hau: etxez etxe eskean joatea gurean errotutako ohitura baita.

Jaurlaritza Logoa