Live

Naiz Irratia

Momentuz aldeak «oso urrun» Bizkaiko metaleko gatazka

Gaur arratsaldean elkartu dira sindikatuak Bizkaiko metaleko patronalarekin. Bilera amaituta, patronalak oso mugimendu eskasa egin duela eta atzerapausoak mantendu nahi dituela salatu du Iratxe Azkuek, Bizkaiko LABeko Industria Federaziokoak.

Audio_placeholder

Momentuz aldeak «oso urrun» Bizkaiko metaleko gatazka

Loading player...
Movilización del Metal el viernes en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)
Movilización del Metal el viernes en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Azken greba eguna egin zutenetik hilabete batera elkartu izanak, patronalak negoziatzeko duen «borondate eskasa» erakusten du Iratxe Azkueren esanetan. Oraindik jarrerak «oso urrun» daude bi aldeen artean. LABeko kideak esan duenez, soldatetan igoera txiki bat planteatu du patronalak bileran. Sindikatuek hausnarketa egin behar duten arren, «onartezintzat» jo du patronalaren mugimendua. Are gehiago, «azken hitzarmenean lortutako eskubideetan atzera egitea nahi du», Azkueren aburuz.

Salatu du «behin eta berriz» patronalak publikoki proposamen berriak egiten dituela esan eta sindikatuen eskariei «erantzun ere ez egitea». «Aldi Baterako Lan Kontratuen inguruan konpromisorik ez, subrogazioaz ezer ere ez...» gatazkak epe motzean konpontzeko itsura askorik ez du, beraz. Bizkaiko metal arloko sindikatu guztiak batera ari dira lanean hitzarmen «duin» baten alde eta horretarako hamar puntuko «minimoen» dokumentu bat adostu zuten.

«Borondatea dugu negoziatu eta akordioetara iristeko», azpimarratu du LABeko kideak. Azaroaren 7an elkartuko dira bi aldeak, baina aurretik sindikatuak elkartu egingo dira. «Argi dugu, patronalak mugimendu txiki horiek egin baditu, grebaren ondoren izan dela. Antolakuntza eta borroka beraz, hitzarmen duin bat lortu arte» amaitu du Iratxe Azkuek.

Jaurlaritza Logoa