Live

Naiz Irratia

'Hizkuntza-berdintasuna' eskatuz «interpelazioa» alderdiei Madrilen

Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Galizako eragileek Madrilen aurkeztu dute ‘Hizkuntza-berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia’ dokumentua. Kontseiluko Paul Bilbaok esan digunez, Espainiako hauteskundeen ostean osatuko den gobernuari interpelatu eta herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko konpromiso zerrenda bat aurkeztu dute.

Audio_placeholder

'Hizkuntza-berdintasuna' eskatuz «interpelazioa» alderdiei Madrilen

Loading player...
Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Galizako eragileek Madrilen aurkeztu dute Hizkuntza-berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia’ dokumentua. (KONTSEILUA)
Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Galizako eragileek Madrilen aurkeztu dute Hizkuntza-berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia’ dokumentua. (KONTSEILUA)

Kontseilua, Amesa Pola Normalización Lingüística, Ciemen, Iniciativa Pol Asturianu, Nogara, Plataforma per la Llengua, Òmnium eta Acció Cultural del País Valencià eragileek Madrilen egin dute aurkezpena, Kongresuen Diputatuen alboan. Azken aldian alderdi eskuindarren aldetik hizkuntza gutxituen kontra zabaltzen ari diren mezuekin kezkatuta, Paul Bilbaok uste du «geure hizkuntzetan bizitzea bermatuko duen euste-horma jarri behar zaiola, eta horretarako konpromiso zehatzak behar dira. Horrexegatik pentsatu dugu Madrilera etortzea dela interpelazioa egiteko modurik zuzenena».

Eragileek adostutako dokumentuak lau premisa eta zazpi konpromiso biltzen ditu. «Egun gaztelania eta gaztelania ez berezko beste hizkuntzak desorekan daude; hortaz, berdintasuna, askatasuna eta demokrazia lortzeko, besteak beste, eskubidea eta betebehar berdinak aitortu behar dira, gaztelania ez beste berezko hizkuntzan gaitua den langileria kontratatu behar da; justizia-administrazioan gaztelania ez berezko beste hizkuntzen erabilera normalizatu behar da; legearen bidez ezartzen den gaztelaniaren inposizioa bertan behera utzi behar da». 

Batez ere estatu mailako indar politiko ezkertiarrei mezua: «demokrazia, justizia badute helburu, hori egikaritzeko konpromiso zerrendarekin bat egin eta aplikatu dezatela».  

 

 

Jaurlaritza Logoa