Live

Naiz Irratia

Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Sarek

Euskal presoen eskubide urraketekin behingoz amaitzeko eskatuko du Bilboko kaleetan Sare plataformak. «Presoen egoeraren larrialdiak eskatzen du urrats handiagoak eman eta espetxe politikarekin amaitzea», esan du gurean Sareko 'Orain Presoak' dinamikako Arantxa Aldezabalek.

Audio_placeholder

Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Sarek

Loading player...
SARE.jpg
SARE.jpg

Gaur aurkeztu du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko kaleetan euskal presoen eskubideen defentsan izango den manifestazioa. Arantxa Aldezabal izan da agerraldian parte hartu duenetako bat. «Larrialdizko egoeran gaude», esan du. «Euskal presoei urratzen zaizkien eskubideak hain oinarrizkoak dira, ezin dugula etxean geldirik egon». Orain arte egin diren «urrats txikiak ez dira onargarriak» eta «benetako urratsak» berehala emanez, salbuespenezko espetxe politika «bidegabearekin» amaitzeko exijitu du Aldezabalek. 

Manifestazioa infexio-puntu garrantzitsua izatea nahi luke Sarek, iraganaren eta etorkizunaren arteko etena markatuko duena. Ausardia eta erabakitasuna eskatu die Aldezabalek botere politiko eta judizialei. Era berean, presoen salbuespen-erregimenari amaiera emango dion espetxe politika aplikatu eta presoak etxera itzultzeko bide-orria diseinatzeko prozesu baten hasiera eskatu du.

Bilboko manifestazioa bitarte herri eta auzoetan dinamika ezberdinak martxan jarriko dira, baita eragile ezberdinekin harremanak sustatu. «Aurkez diezaiogun munduari zauriak itxi eta etorkizuna eraikitzeko dugun borondate sendoa» amaitu du Arantxa Aldezabalek, urtarrileko manifestazioarekin bat egiteko eskatuz.

Jaurlaritza Logoa