Live

Naiz Irratia

«Gazteen soldatak %20 jeitsi dira 2008tik 2018ra»

Eragin, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak jardunaldi arrakastatsua egin zuen larunbatean “No es lo que hay”, “Ez da dagoena” lelopean. Mikel Ruizek azaldu digu «gazteak asimilaziotik antolakuntzara» pasatzea dela Eraginen helburua. Azaroaren 29an Bilbon manifestazio bat deituko dutela aurreratu digu.

Audio_placeholder

«Gazteen soldatak %20 jeitsi dira 2008tik 2018ra»

Loading player...
Eragin Asanbladaren jardunaldia, larunbatean, Bilboko Karmelan. (@EraginBilbo)
Eragin Asanbladaren jardunaldia, larunbatean, Bilboko Karmelan. (@EraginBilbo)

Duela lau urte sortu zen Eragin Asanblada. «Ikusten genuen ofentsiba neoliberal gogor bat zegoela orokorrean langileriaren lan baldintzak okertzeko eta gazteenak bereziki eta ez zegoela erantzun artikulatu bat», azaldu digu Ruizek. Larunbatean Bilboko Karmelan egindako jardunaldian jaso dute, maila batean, azken lau urteetan egindako lanaren uzta. «10.30etarako aretoa beteta zegoen, 120 pertsonetatik gora, oso erantzun ona».

Jardunaldiaren leloari dagokionez, Eraginen iritziz «asimilazio» bat dago gazteriaren partetik, eta orokorrean langileen partetik; «egoera ekonomiko eta laboralaren aurrean jendeak uste du ez dagoela alternatibarik». «Gure lana diskurtso horrekin amaitu eta gazteak asimilaziorik antolakuntzara pasatzea izango litzateke», dio Ruizek.

Gazteek bizi duten prekarietatea orokorra dela baieztatu digu eta datu bat eman: «2008tik 2018ra gazteen soldatak %20 jetsi dira». Soldatez gain, behin behinekotasuna, atomizazioa eta gazteek sindikatuekiko duten «distantzia» arazo direla uste du Eraginek eta «tresna berriak» sortu behar direla gazteak antolatzeko.

Primizia ere eman digu Ruizek. Eraginek manifestazio bat deituko du Azaroaren 29an Bilbon eta bertan «sopresa handi bat» aurkeztuko dute.

Jaurlaritza Logoa