Idurre Bideguren (EHBildu): «Espainiaren izaeraren arazoa da hau»

Idurre Bideguren, EH Bilduko senataria 'askatasunaren martxan' ari da parte hartzen. «Energiaz beteta» nabaritu du jendea eta «aurrera jotzeko prest».

Loading player...
Naiz Irratia|18/10/2019
Captura_de_pantalla_2019-10-18_a_las_15.22.21
EH Bilduko Idurren Bideguren senataria eta Jon Iñarritu kongresukidea 'askatasunaren martxan'

Asteazkenean abiatu zen 'askatasunaren martxa' Katalunian. Gorenaren sententziari aurre egin eta prozesu independentista babesteko milaka lagun daude kalean. Argazki oso jendetsuak iritsi zaizkigu zutabe horietatik. Arratsaldean Bartzelonan denek bat egin eta hiria protestaldi jendetsu bilakatuko da.

Idurre Bideguren, EH Bilduko senataria, zutabe horietako batean ari da parte hartzen goizean goizetik. «Oso hunkigarria da hemen parte hartzea», aitortu du. «Euskaldun moduan inbidia apur bategaz, urte askotako lana egin dute eta energia asko dago hemen», bere hitzak.

Kilometro asko ari dira egiten, baina emoziek guzti hori «lausotzen» dute. Herritarrekin batera, alboan izan dituzte Madrilen elkarrekin lanean ari diren kataluniar senatari eta ordezkari politikoak. «Asko dugu ikasteko eta argi dugu eurekin bat egin behar dugula, bi herri eta bide bakarra» nabarmendu du Bidegurenek.

Euskal Herrian ibilbide eta estrategia propioa finkatzerakoan, «Espainiar Estatua zer egiteko prest dagoen ikusi dugu», esan du EH Bilduko senatariak. «Helburuak garbi ditugu eta hau ez da Kataluniaren edo Euskal Herriaren arazoa, Espainiaren arazoa da eta elkarrekin lortuko dugu helburua», ondorioztatu du.

«Euskal Herri aske batean herri hobeago bat» lortuko dela ziur da Bideguren, eta autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatu du.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia