Live

Naiz Irratia

Bizilagunak ekimena, elkar ezagutza arrazakeriari aurre egiteko

SOS Arrazakeriak taldeak zortzigarrenez antolatu du Bizilagunak ekimena. Azaroaren 17an egingo da. Euskal Herriko familia baten eta kanpotik gurera etorritako beste baten arteko bazkaria. Hori da ekimenaren funtsa. Helburua, Ines Huarteren hitzetan, «ezezagun zaigunaren gaineko aurreiritzi eta estereotipoak desegitea, baita pertsona etorkinentzat eta hemengo familientzat gizarte sareak eraikitzea».

Audio_placeholder

Bizilagunak ekimena, elkar ezagutza arrazakeriari aurre egiteko

Loading player...
Bizilagunak ekimenaren zortzigarren edizioaren aurkezpena. (BIZILAGUNEKIN)
Bizilagunak ekimenaren zortzigarren edizioaren aurkezpena. (BIZILAGUNEKIN)

SOS Arrazakeriak taldeak duela 8 urte jarri zuen martxan Bizilagunak ekimena. Lehen zazpi edizioen balorazioa oso positiboa dela esan digu Ines Huartek koordinatzaileak. Iaz 2.500 lagunek hartu zuten parte, 219 bazkari ezberdinetan. Helburua da urtean behin, aurten azaroaren 17an, bertako familia bat eta kanpotar edo atzerritar bat elkartzea, mahai beraren bueltan eta «ohiturak, kultura eta bazkari bat elkarbanatzea».

Gipuzkoan hedatu da gehien Bizilagunak ekimena. Aurten ondorengo lekuetan egingo da, Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Hernani, Zarautz, Ordizia, Andoain, Arrasate, Bergara, Azpeitia eta Tolosaldean. Gipuzkoatik kanpo, Bizkaian, Getxon, Barakaldon eta Basaurin eta Araban, berriz, Gasteizen.

Parte hartzeko nahikoa da mugak.eus webgunean sartu eta zure herriko formularioa osatu eta bidaltzea. Huartek azaldu digu familia modu zabalean ulertzen duela ekimen honek, izan daitekeela adibidez kuadrila bat edota pisukide talde bat. Halaber, izena ematerakoan bakoitzak hautatu dezake beste baten etxera joan nahi duen gonbidatu gisa, edota gonbidatzaile izan nahi duen.

Jaurlaritza Logoa