Live

Naiz Irratia

«Herri guztietan pentsiodunen martxan gaudenoi laguntzen ari da jendea»

Pentsio duinak exijituz, pasa den irailaren 23an pentsiodun talde batek Madrilerako martxa abiatu zuen Bilbotik. Bizkaia, Araba, Burgos eta Segovia zeharkatu ostean atzo iritsi ziren Madrileko erkidegora. Martxan parte hartzen ari den Arantxa Amutxategik azaldu digu izugarrizko babesa eta elkartasuna ari direla jasotzen herriz herri.

Audio_placeholder

«Herri guztietan pentsiodunen martxan gaudenoi laguntzen ari da jendea»

Loading player...
Iparraldeko Zutabea deiturikoaren baitan Madrilerako bidean diren euskal pentsiodunak Somosierrara iritsi ziren atzo. (@Si_Se_Puede_As)
Iparraldeko Zutabea deiturikoaren baitan Madrilerako bidean diren euskal pentsiodunak Somosierrara iritsi ziren atzo. (@Si_Se_Puede_As)

Laserna herrira iristen egin dugu bat Bilbotik abiatu zen pentsiodun taldearekin. Urriaren 15ean estatuaren hegoaldetik martxa abiatu zutenekin elkartuko dira Madrilen. Hurrengo egunerako manifestazioa deitu du estatu mailako Pentsiodunen Koordinadorak.

Pozarren mintzatu zaigu Amutxategi. «Ez daukazue ideiarik etxean entzuten ari zaretenok zelako ongi etorriak egiten dizkiguten herri guztietan». Herri txiki nahiz handietan, jaten ematen diete edota musikarekin giroa alaitzen diete.

Bilbotik abiatu zen martxan une honetan Hego Euskal Herriko lau herialdeetako pentsiodunak doazela azaldu digu Amutxategik, baita Asturiaseko bi lagun, Kantabriakoak edota Aragoiko beste bat.

Martxa honen aldarria zein den gogorarazi digu Amutxategik. Pentsioak mantendu eta hobetzea eta pentsioak eguneratzeko KPIa ez mugitzea. Emakume pentsiodunen egoera ere hobetu egin behar dela aldarrikatu du.

Jaurlaritza Logoa