Live

NAIZ IRRATIA

Paul Bilbao: «Halakorik gerta ez dadin euskararen lege berri bat behar da»

Kontseilua oso kezkatuta agertu da Nafarroako Auzitegiak euskararen aurka gaur publiko egin duen adierazpenarekin. Paul Bilbao idazkari nagusiak ebazpen hauei aurre egiteko euskararen lege berri bat behar dela azpimarratu du. 

Audio_placeholder

Paul Bilbao: «Halakorik gerta ez dadin euskararen lege berri bat behar da»

Loading player...
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Legea eta borondatea. Paul Bilbao Euskararen Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Nafarroako Auzitegiak publiko egin duen ebazpenari aurre egiteko bi norabide proposatu ditu NAIZ Irratian. Euskararen lege berri bat eskatu du eta euskararen alde ekiteko borondate politikoa. 

Lehenari dagokionez, gogoratu du egungo legediak ahalbidetu duela Nafarroako Auzitegiaren ebazpena eta ondorioz, euskararen lege berri bat egiteko beharra azpimarratu du.

Bilbaoren ustez epaitegiak «euskararen presentzia desagerrarazi nahi du erakunde publikotik». Izan ere, euskara meritu gisa ez hartzeaz gain honen erabilera instituzionala mugatu du Nafarroako Auzitegiak bere ebazpenean. Kontseiluko buruak ebazpenaren xehetasunak begiratu ostean honakoa uste du: «dio euskararen erabilera ezin dela derrigortu, baina ez du debekatzen, ondorioz presentzia bermatu dezake Gobernuak, borondatea baldin badu». 

Eskari hori bideratu dutela dagoeneko nabarmendu du Bilbaok, «Nafarroako Gobernuari eskatu diogu bai zerbitzu zentraleko eraikinetan, eremu misto eta ez euskaldunetako eraikinetan eta seinaletan euskararen presentzia bermatu dezakeela borondatea izanez gero». 

Ebazpenak hizkuntza politikan mugak eragin ditzakeela aitortu arren, «alderdi eta instituzioei presio soziala» egiteko unea dela adierazi du ,«hizkuntza eskubideak bermatzeko borondatea erakutsi dezaten, elebitasuna berma dadin».