Live

Naiz Irratia

Ibon RG x 3

 

Audio_placeholder

Ibon RG x 3

Loading player...

Hemen duzue Ibon RGren hirugarren mazedonia, hirugarren 'Beste Bat' saioa. Ez ohiko moduan eman dio hasiera hirugarren honi, Riahanna abeslariarekin: «mainstreamean, batzuetan, badira kantu puskak» dio sestaotarrak.  

Beste «kantu puska» batzuk ere aukeratu ditu Ibon RGk 60 minutuko fonotekan: iruñeko doinu undergroun-etatik, hipnosi polifoniko greziarrera. Mikel Urkiza konpositorearen 'Ikusia ikusirik' obratik, Pablo Prísma y las Piramidesen musika kalidoskopikora...

Eta bai: ezinezkoa da aldez aurretik imaginatzea Ibon RGren kantu-bidaiak non duen helmuga eta zein bide zidorretatik igaroko den. Eta hori plazerra da. 

 

Jaurlaritza Logoa