Live
Miren Narbaiza abeslariaren 'Beste bat' saioa duzue hau, abuztuan egingo dituen lau saioetatik lehena. Narbaizak gidatutako saio bakoitzean musikari bat izango da protagonista eta haren bizitza ezagutuko dugu bere zuzeneko kantu eta memorien bidez. Lehen saio honetan, Billie Holiday jazz abeslari estatubatuarra izango da protagonista.
Billie Hoidayek New York en kantatu zuen lehendabiziko aldiz jendaurrean (1929) eta Benny Goodmanekin grabatu zuen bere lehen diskoa (1933). Bizitza nahasia egokitu zitzaion Lady Dayri (hori zen bere izen artistikoa).
Saioan entzungo diren kantuak: Solitude, Travelling All Alone, I Love You Porgy, Night And Day, Fine And Mellow, God Bless The Child, Strange Fruit, Lover, Come Back to Me, My Man, Them Eyes eta Lover Man.