Live

NAIZ IRRATIA

Mikel Markez x 1

Mikel Markez- Beste Bat

Audio_placeholder

Mikel Markez x 1

Loading player...

Mikel Markez abeslariaren «Beste bat» saioa duzue hau, abuztuan egingo dituen lau saioetatik lehena. «Entsalada» ederra prestatu du lehen saio honetarako, istorio, kantu, poema bertso…. Besteak beste, euskaraz egin ziren lehen grabazioak entzun ditugu, 1900. urtean Parisen grabatutakoak, bertan ospatu zen Erakusketa Unibertsalean.

Harribitxi gehiago badaude, Pako Ibañezek Israelen emandako kontzertuan abestutako «Peio Joxepe» abestia berreskuratu du Markezek «Beste bat» saioan, baita bi urte geroago Naomi Shemer abeslari israeldarrak egindako bertsioa ere, gaur egun Israelgo hereserki herrikoi bihurtu da. Bizi osoan ukatu eta gero, hiltzorian egon arte ez zuen aitortu Paco Ibañezi entzundako kantu batean oinarritu zela eta soilik 8 nota aldatu zituela.

Jaurlaritza Logoa