Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nire prozesuak luzeak izaten dira, aldaketak egiteko pribilegioa daukat»

Hirugarren lan luzea aurkeztera hurbildu zaigu garkoan Eneritz Furyak, ​​‘hhh’ izena duen bilduma berria lagun. Esperimentaziotik, sustraietatik eta zaratatik abiatu da 9 ale ontzeko, pop doinu, melodia, sintetizadore eta dantza erritmoetaranzko joerarekin.

Audio_placeholder

«Nire prozesuak luzeak izaten dira, aldaketak egiteko pribilegioa daukat»

Loading player...

Emaitza eskuartera iritsi zaigu eta zinez gozatu dugu, baina emaitzaz haratago, guk prozesua ere ezagutu nahi dugu, bidea, Bigarren Kaferako gonbita luzatu eta bizi izandako guztiak kontatzera etorri zaigu Eneritz. 

Lan berria kalean, prozesuaren inguruan galdetu diogu Eneritzi, etxean landutako hori munduratzean zer sentitu duen. «Sorkuntza prozesutik distantzia hartu eta lurtiarragoa bihurtzen da diskoa kaleratzen denean». Azkeneko lanetik hona igarotako denboraren inguruan ere aritu zaigu. «Nire prozesuak luzeak izaten dira, ez soilik konposizio fasean, baita nahasketa fasean ere; aldaketak egiteko pribilegioa daukat».

Ikasketa prozesu bat izan dela adierazi digu, esperimentazio hitzaren ertz guztien inguruan aritu gara, Eneritzen lana definitzeko hitz egokia da, baina berak esperimentazio hori nola bizi duen azaldu digu. «Probatu dut ahotsa beste modu batean erabiltzen, ikasi dut tramankulu berrien erabilera. Ikastea bera abiapuntu izan daiteke».

Kantu bilduma hau burutzean helbururik ba ote zuen galdetu diogu, eta aurreko lanetan kontzeptu edo homogeneotasun baten bila aritu zen gisan, oraingoan kantuak modu independienteago baten iritsi zaizkiola esan digu. «Beti kontrakoa egin behar dut, horregatik izena du lanak ‘Hego Haizearen aHoan’ edo ‘hhh’». «’Zelatari’ abestiari letra asko kendu nion, adibidez, prozesuan badut joera horrelako gauzak egiteko, baina musikalki akzidentala izan da sorkuntza».

Ekoizpenean ere aritu da Eneritz, prozesuan ikasitakoak baliatuz eta soinuaren lanketari garrantzia emanez. «Teknologiaren “demokratizazioa” eman da, eta gaur egun, gauzak askoz azkarragoak dira. Nik ‘Emadan’ diskoan egin nuen salto ekoizpenera». Ekoizpenaz sakon aritu gara saioan, erromantizatu dagoen konzteptu bat bat izan ohi dan kasu askotan, Eneritzek bere ikuspuntua eman digu.  «Ekoizpena erabakiak hartzearen kontzeptuarekin lotzen dugu, baina nire ustez ausa eta esperimentazioari lotuta dago. Esan daiteke, ekoizpena modan dagoela  eta oso merke erabiltzen dan kontzeptua da».

Jaurlaritza Logoa